Euskal Zine Zikloa, Argentinako VIII. Euskal Kultura Jardunaldietan
Irailaren 5etik 28ra bitartean, garai bateko euskal ekoizpenez zein garaikideez osatutako zinema eskaintzaz gozatzeko aukera egongo da, herrialdeko hiriburuan. Bestalde, gaur bertan, UNLP La Platako Unibertsitatean, Apaiz Kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallarés eta Oier Aranzabal, 2021) proiektatuko dute, 17:00etan hasita.