II. Nazioarteko Zinema Mintegia aurkeztu du Tabakalerak
Nazioarteko zinema mintegiko bigarren edizioa aurkeztu du Donostiako Tabakalera zentroak uztailaren 6-9 egunen bitartean ospatzeko. Aurreko edizioan bezala, Tabakalera bertako udako erakusketa izango dute oinarri jardunaldiek. Eric Baudelaire artista eta zinemagile frantsesaren obrari eskainiko zaio aurten erakusketa hori, eta, bertatik abiatuz, lau egun izango dira pelikulak, testuak, prozesuak, ikus-entzunezko lanak, eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko trukeak elkarbanatzeko. Pierre Zaoui filosofoak Baudelairen praktikari buruz eginiko gogoeta batek