Hasi da ‘El bar’ Alex de la Iglesiaren film berriaren errodajea
Atzerapenarekin, baina hasi dira filmatzen Alex de la Iglesia (Bilbo, 1965) zinegilearen proiektu berria, El bar. Bilbotarra gidoigile eta produktore lanetan ere izango da, Pokeepsie Films eta Nadie es Perfecto ekoizpen etxeen bidez, eta Atresmedia Cineren lankidetza izango du. Filma urte amaieran estreinatzea espero dute, eta Madril eta inguruetan errodatuko dute.