Igandera bitarte, Euskal Zinemaldia egingo dute Montebideon

Atzo, abenduak 8, hasi eta igandera bitarte Euskal Zinemaldia egingo dute Montebideon (Uruguai) bertako Aldaxka kolektibo euskaltzalearen eta filmotekaren ekimenez. Besteak beste, Emak bakia! (Oskar Alegria, 2012), Gartxot (Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi, 2011) eta Gazta zati bat (Jon Maia, 2012) eskainiko dituzte. Euskal Herriari eta herritarrei buruzko azken urteetako film aipagarrienetako hainbat autatu ditu Montebideoko Aldaxka kolektiboak abenduko Euskal Zinemaldia osatzeko; euskaldunon borroka politikoa, giza eskubideen aldarrikapena, hizkuntzaren eta nortasunaren