TVEren ekoizpenen aurkezpena hartuko du Donostia Zinemaldiak
Donostia Zinemaldiaren babesle ofiziala izatearen abantailaz baliatuta, Radio Televisión Españolak (RTVE) – Cesc Gayren Sentimental (2020) eta Nacho Álvarezen Explota explota (2020) film luzeak aurkeztuko ditu Zinemaldiaren 68. Edizioan. Isabel Allenderen izen bereko eleberrian oinarritutako Inés del alma mía telesailaren lehen irudiak ere erakutsiko dituzte.