Asteko nabarmendua: ‘JOKER’
“Pentsatzen nuen nire bizitza tragedia hutsa zela. Orain ikusi dut komedia madarikatu bat dela”. Todd Phillipsek zuzendu, idatzi eta ekoitzitako Joker filmean bere ikuspuntu pertsonala eman dio DC Comics-eko pertsonaia zitalari, eta istorioak oso modu originalean jaso du haren mitologia tradizionala. Originaltasun horri so, izan bedi asteko film nabarmendua. Superheroi filma lez saldu diguten ekoizpena den arren, ez dago horrelako film batengandik espero dezakegun efektu berezien gehiegizko