2018ko Fantrobia saria jasoko du gaur Paul Urkijo zuzendariak

Paul Urkijo zinegile gasteiztarra sarituko du gaur FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak. Egunotan ospatzen ari dira jaialdia bizkaiako hiriburuan, eta honek bere baitan hartzen dituen proiekzio-saio horietako batean egingo diote omenaldia. Arratsaldeko 18:00etan, Golem Alhondiga aretoan programatu duten Errementari filmaren pasean, hain zuzen.