Euskal Zinemaren Gasteizko Astearen 39. edizioa aurkeztu dute

2022ko euskal ekoizpen garrantzitsuenak eta laudatuenak erakutsiko dituzte otsailaren 20tik 25era bitartean, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Guztira, sei film luze eta iraupen laburreko bost lan proiektatuko dituzte, 19:30ean hasita.