‘Apichatpong Weerasethakul’ ahoskatzen jakiteko unea iritsi da
Laida Lertxundiren zinema ezagutzeko aitzakia baliatuta, Euskal Herrian hasi nuen blog honen ibilbidea, segidan Hego Korean eta Indian geldialdiak egiteko. Azken herrialde horretatik gehiegi aldendu gabe, gaurko parada Thailandian egitea gustatuko litzaidake. Orain 46 urte, Bangkok hiri frenetikoak bertako historiako zine zuzendari garrantzitsuenetako bat jaiotzen ikusi baitzuen: Apichatpong Weerasethakul. Medikuen semea, gazteetan Khon Kaen gune lasaira lekualdatu eta arkitektura ikasketak burutu zituen. Baina eraikinak diseinatu