‘Egun handia’ dokumentala, euskaraz zinema aretoetan
Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenari esker, Pascal Plisson zinegile frantziarraren ‘Le Grand Jour’ filmaren euskarazko bertsioa ikusi ahal izango dugu asteburu honetatik aurrera Euskal Herriko hainbat zinema aretoetan. https://www.youtube.com/watch?v=2eS29sIF4EE Filmak euskaraz ikusteko ohitura sustatzeko helburuz sortu zuen Zineuskadi elkarteak Zinema Euskaraz programa 2012an. Harrezkero, urtean dozena bat film euskararatu eta proiektatzen dituzte Euskal Herriko hainbat zine aretoetan. 2015ean, esaterako, hamabi filmen euskarazko bertsioak estreinatu ziren, horietatik hamar