Zinemaren Jaia bueltan da Hego Euskal Herriko zinema aretoetan
Ezinbestean musukoa erabili beharraren dekretua bertan behera utzi berritan, Hego Euskal Herriko zinemazaleek aurrenekoz goza dezakete, 2019az geroztik, Zinemaren Jaiaz. Maiatzaren 3an, 4an eta 5ean, filmak ikusteko sarrerek prezio murriztuak izango dituzte. Euskarazko edota euskarara ekarritako lanik ez da ikusgai izango.