Jabier Baraiazarra izango da Nazioarteko Mendi Zinemaldien Elkargoaren presidente berria
International Alliance for Mountain Film (IAMF) nazioarteko mendi zinemaldien elkargoak Jabier Baraiazarra izendatu du lehendakari joan den asteburuan Eslovenian egindako batzarrean. Bost kontinente eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 jaialdik, Bilbao Mendi Film Festival tartean, eta Torinoko (Italia) Musseo Nazionale della Montagnak osatzen dute IAMF erakundea. Gaitegi horretako zinema industriaren ardatza da egun.