30. Tuterako Zinema Espainiarraren Mostra, abian

Gaur hasi eta otsailaren 23ra bitartean, zazpi film luze emango dituzte Moncayo zinema aretoan; horien sortzaileekin hitz egiteko tartea egongo da emanaldi bakoitzaren ostean. Ekitaldiko omenduak Felix Viscarret zinemagile iruindarra, Petra Martinez aktorea eta Alfonso Verdoy zineklubeko kidea izango dira.