Dock Of the Bay jaialdiak 17. edizioko egitaraua aurkeztu du
Ekainaren 17tik 22ra bitartean egingo da aurtengo Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia eta 20 proiekzio, erakusketa bat, mahai-inguruak eta zuzeneko emanaldiak hartuko ditu.
Ekainaren 17tik 22ra bitartean egingo da aurtengo Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia eta 20 proiekzio, erakusketa bat, mahai-inguruak eta zuzeneko emanaldiak hartuko ditu.
Musika dokumentalen emanaldi sortak emango dio hasiera Nafarroako Filmotekak ekainerako prestatu duen egitarauari. Lurraldean errodatutako lan amateurrak, Rizoma jaialdiko lan onenak eta Maddi Barberren parte hartzea duten bi lan ere erakutsiko dituzte.
Hondarribiko AMUA Kultur Elkarteak antolatuta, herriko Udal Txit Garaia taldearen babesaz, AMUA IN-EDIT Musika Film Laburren Zinemaldia ospatuko dute aurten, bigarrenez. Abenduaren 8tik 10era bitartean gauzatuko da, eta lanak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko.
Urtarrilean egin ohi duten Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia ekainera atzeratu dute aurtengoan, hilaren 7tik 12ra, eta lanak aurkezteko epea zabalik da apirilaren 1era arte FestHome plataformaren bidez.
Marian Faithfull aktore eta musikari britainiarrari buruzko Faithfull (Sandrine Bonnaire), Eric Clapton gitarrista arrakastatsuaren argi-ilunen inguruko Eric Clapton: A Life in 12 Bars (Lili Fini Zanuck) eta Iggy Pop musikariaren gogoetak biltzen dituen American Valhalla (Josh Homme eta Andreas Neumann) dokumentalak aurkeztuko dituzte, besteak beste, 11. Dock of the Bay jaialdiko Perfect Day atalean.
Dock of The Bay musika dokumentalen jaialdiak hamargarren edizioa egingo du 2017an. Urteurren borobila lorpen ederrra da, eta jaialdiak erreferentziazko ekimen bilakatzea lortu du Europan. 2017ko urtarrilaren 7tik 14ra luzatuko dira emanaldiak, eta ohi bezala, kontzertuak eta festak ere antolatuko dituzte.
Dock Of The Bay Donostiako musika dokumentalen jaialdi ezaguna urtarrilaren 9tik 16ra luzatuko da 2016an, eta lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 30era bitarte izango da zabalik. Abenduaren 10etik aurrera jakinaraziko dituzte parte hartzaileen izenak.
2015eko urtarrilaren 8tik 12ra egingo dute 8. Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdia Donostian, eta bertara lanak aurkezteko epea bihar, azaroak 30, itxiko dute.