Gernikako Euskal Herria Museoa zinema-plato bihurtu dute
Bilboko ECCBI zinema sorkuntza eskolako ikasleek film labur bat errodatu berri dute Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Bizkaiko museoak bizitzeko modu berriak proposatzeko asmoz sortutako MusEkintza jaialdiaren baitan burututako ekimena izan da, eta bisitariek bertan parte hartzeko aukera izan dute.