Kresala Zineklubak azaroko programazioa kaleratu du

Azaroaren 10etik abenduaren 1era lau film programatuko ditu Donostiako Kresala Zineklubak. Emanaldiak asteartetan egiten hasi ziren denboraldi hasieran, eta halaxe jarraituko dute udazkeneko bigarren txanda honetan ere. Lehen filma azaroaren 10ean izango da, Kenji Mizoguchi japoniarraren Akasen chitai (La calle de la vergüenza) klasikoa.

By |2020-10-28T11:28:33+02:0028 urria, 2020|

Estreinaldiak: Azaroak 23

Museo Egiazko gertakari batean oinarritutako fima dugu hau, dokumentalaren osagaiekin sukaldatutako kontakizun fikzionatua.  1985an Mexiko Hiriko Antropologia Museo Nazionalean gertatutako  lapurreta mitikoa izango du hizpide, herrialdearen istorioan inoiz egon den krimenik garbiena. Ostutako piezak, balio zenbatezinezko objektu prehispaniarrak izan ziren, eta ekintza bera arrakastatsua bezain apartekoa. Nazioarteko lapurrik onenen bila aritu zen polizia urteetan zehar, ezin imaginatu gaizkileak inongo esperientzia zein prestaketarik gabeko gazte marjinal

By |2018-11-22T12:24:59+02:0022 azaroa, 2018|
Go to Top