Estreinaldiak: Azaroak 10
The Square Ruben Östlund zinegile suediarrak Cannesen Urrezko Palma irabazi zuen maiatzean komedia eta drama uztartzen dituen proposamen arriskutsuarekin. Filmeko protagonista Christian da, arte garaikideari lotutako museo bateko burua. The Square izeneko instalazio bat jarriko du museoaren kanpoko aldean, ustez, museoaren izen ona sustatzeko, baina ikusleek ez diote esperotako harrerarik egingo, eta egoera surrealistak bizitzen hasiko da. Artearen kritika zorrotza egiteaz gain, politikoki zuzena denaren