Aurkeztu dute ZINELEKU egitasmoaren laugarren edizioa
Zabalik da jada 2019ko uztailaren 16tik 27ra Gasteizen ospatuko den ZINELEKU zinema-udalekuaren izen ematea. Ikus-entzunezkoarekin lotutako “esperientzia intensibo bat” bizitzeko aukera eta baliabideak eskainiko dituzte laugarren urtez.