‘El Vasco’ film euskal-argentinarraren aurreprodukzioa abian da
Oeste Films eta Pausoka ekoiztetxeak otsailean hasi dute El Vasco filmaren aurreprodukzioa. Argentinako Villa María herrian filmatuko dute datozen hilabeteetan, eta aktore euskaldun eta argentinarrak izango dira protagonistak. Herrialdeko zenbait euskal etxek parte hartuko dute, baita dantzari euskal argentinar batzuek ere.