Muriel Boxen atzera begirakoan zuzendariaren film guztiak eskainiko ditu Zinemaldiak
Donostia Zinemaldiko antolatzaileek jakitera eman berri dute Muriel Box zinegile ingelesak idatzi eta zuzendutako film guztiak proiektatuko dituztela 66. edizioan eskainiko dioten atzera begirakoan, 28 guztira. Espainiako Zinemateka, Euskadiko Filmategia, Valentziako Kultur Institutuaren Filmoteka eta San Telmo Museoarekin elkarlanean osatutako zikloa da, eta behin Zinemaldian proiektatu ondoren atzera begirakoa Espainiako Zinematekan, Madrilen, Lumière zinema-jaialdian, Lyonen, eta Valentziako Kultur Institutuaren Filmotekan eskainiko dute, urrian eta azaroan.