Caracaseko Euskal Zinemaren I. Erakustaldia hasiko da gaur

http://www.youtube.com/watch?v=L4C8wL5cA1U Euskal zinemaren zaporea edukiko dute hurrengo egunetan  Caracasek (Venezuela). Euskal Herriko gizarte eta politikaren ikuspegi gaurkotua eman gura duen ‘Euskal Herria: Una mirada al interior’ programa jasoko du  hiriburuak, eta horren baitako ekitaldi garrantzitsuenetakoa da egingo duten Euskal Zinemaren I.Erakustaldia.  Gaurtik, hilak 17, 24ra bitartean egingo dira saioak,  Cerlarg aretoan eta hiriburuko horretako Arte Ederren museoan, Zinemateka Nazionalaren eta Pakito Arriaran fundazioaren ekimenez.

By |2019-05-16T12:49:55+02:0017 maiatza, 2013|

‘Mur-Mur’ dokumentalaren emanaldia, gaur Kresala Zineklubaren eskutik

Juanmi Gutierrez zinemagile gipuzkoarraren Mur-Mur dokumentalaren pantailaratzea antolatu du Kresala Zineklubak gaur arratsalderako. Saioa 19:00tan hasiko da Kutxaren Donostiako Arrasate Aretoan, eta sarreraren salneurria lau eurokoa izango da. Gutierrez zuzendaria izango da saio honetara gonbidatua. Mur-Mur lanak espetxetik irtetera doazen sei presoren historia kontatzen du: baina ez hori bakarrik, "askatasunerako ibilbidean" pertsona hauek aurkituko dituzten lagunen eta zailtasunen berri ematen ditu.  

By |2019-05-17T12:22:30+02:0018 otsaila, 2013|
Go to Top