‘Simone, le voyage du siècle’ filma pantailaratuko dute gaur, Mungian
Martxoaren 8ko aldarrikapenei “babesa eta ikusgaitasuna” emateko asmoz, Mungiako Udalak hilabete osoko egitaraua prestatu du, eta zinemak ere tartetxoa izango du. Gaur bertan, Olivier Dahanek zuzendutako eta Simone Veil abokatu eta politikari frantziarraren bizitza kontatuko duen filma pantailaratuko dute Olalde Aretoan. Saioari 20:00etan ekingo diote.