‘Bi urte, lau hilabete eta egun bat’ lana irailaren 3an estreinatuko dute

Lander Garrok zuzendutako eta Izar Films zein Labrit Multimedia taldeek ekoiztutako Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020) dokumentalak badu estreinaldirako data. Irailaren 3an (osteguna) Iruñeko Golem Baiona zinemetan proiektatuko dute lehenengoz, 20:00etan. Hurrengo egunetan ere Euskal Herriko zenbait aretotan egongo da ikusgai.