‘Maixabel’ eta ‘El buen patrón’ berriz ikusgai, Goya sarien atarian
2022ko otsailaren 12an banatuko ditu Espainiako Zinemaren Akademiak 2021eko ekoizpen onenak nabarmentzeko Goya sariak, eta hitzordua aprobetxatuz, Hego Euskal Herriko hainbat zinema aretok 36. edizioan hautagaitza gehien dituzten bi film goratuenak berriz pantailaratuko dituzte.