‘Fantasia’ dokumentala Bilboko Multicines aretora iritsi da
Aitor Merinok zinemagile eta aktoreak zuzendutako FANTASIA lan-dokumentala Bilboko Multicines aretoan dago urtarrilaren 14az geroztik ikusgai, 17:30eko saioan. Nafarraren ez-fikziozko bigarren film luzeak nostalgia, samurtasuna eta umorea nahastu ditu, bere gurasoen bizitza bereziari eta denboraren igarotzeari buruzko hausnarketa biribila eskaintzeko.