Zinema arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko deialdia, zabalik

Euskararen eremu geografikotik kanpo, zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzen deialdia argitaratu berri du Etxepare Euskal Institutuak. 2024 osoan zehar egin diren edo egingo diren nazioarteko zinemaldietako parte-hartzeak babestuko da, abenduaren 31ra bitartean edo zuzkidura amaitu arte.

By |2024-05-07T10:28:36+02:007 maiatza, 2024|
Go to Top