Estreinaldiak: Urriak 3

Mugaritz. Sin pan ni postre (Paco Plaza) Dokumentala | Sukaldaritza Mugaritzeko taldeak ateak itxita egiten du lan denboraldi bakoitzean bokazionalki desberdina den proposamen gastronomiko bat diseinatzeko, guztiaz gabetu eta ia hutsetik abiatuz. Denboraldi bakoitzak arriskatze berri bat dakar, eta ondorioak ezin dira aurreikusi. Galderaz betetako bidea, sormenezko erronka bat −jakingura duten mahaikideekin partekatua−, ahorako ez ezik, bururako ere bai. 2024 | Donostia Zinemaldia: Culinary Zinema

By |2024-10-03T10:26:17+02:003 urria, 2024|

Galder Gaztelu-Urrutiaren ‘El hoyo 2’ filmak itxiko du Culinary Zinema, lehiaz kanpo

Paco Plazak Mugaritz jatetxearen inguruan errodaturiko Mugaritz. Sin pan ni postre dokumentalak emango dio hasiera Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema sailari, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo 2 filmak, aldiz, amaiera. Lau film lehiatuko dira Culinary Zinema saria eskuratzeko.

By |2024-08-28T14:37:53+02:0028 abuztua, 2024|
Go to Top