Euskal kulturak oihartzuna izango du We Are One zinema jaialdian
Maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean egingo duten We Are One: A Global Film Festival ekimenak iragarri du bere egitaraua. Munduko artista, narratzaile eta programatzaile garrantzitsuenak bilduko ditu COVID-19aren pandemia borrokatzen ari diren erakundeei laguntzeko asmoz, eta tartean euskal ekoizpenak izango dira. Izan ere, Donostia Zinemaldiak hiru film programatuko ditu. Urrezko Maskor bat eta euskal kulturari zein gastronomiari buruzko ekoizpen bana: Los pasos dobles (Isaki Lacuesta,