Tag: Mondragon Unibertsitatea

Huhezinema-2018-Deialdia-Zinea-Txikia

Bidali zure lana 11. HUHEZINEMA jaialdira!

Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren hamahiru gaztek osatu dute 11. HUHEZINEMA jaialdiaren antolaketa-taldea, Iban del Campo irakaslearen aholkularitzapean, eta edizio berria martxoaren 21etik 23ra egingo dutela iragarri dute. Lanak aurkezteko epea, ostera, otsailaren 9ra arte egongo da zabalik,…

Laborategia-Tabakalera-Zinea

Euskarazko Ikus-entzunezko Laborategia aurkeztu dute Tabakaleran

Gipuzkoako Foru Aldundiak hauspotu duen Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategiaren aurkezpena egin dute gaur Tabakalerako patioan, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak hartu dute parte saioan….

huezinema kartel lehiaketa

Huhezinema jaialdiaren kartel lehiaketa martxan da

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren XI. ediziorako kartel lehiaketa martxan da jada. Kartelak aurkezteko epe-muga 2018ko urtarrilaren 12a izango da, eta adin guztietako egileen lanak onartuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Euskal Herrian jaiotakoak edota erroldatuak izan beharko dutela da baldintza…

HUHEZINEMA-10-Zinea-02

HUHEZINEMA: Ikasle eta profesionalen topagune, hamargarrenez

Martxoaren 29tik 31ra egingo dute HUHEZINEMA jaialdiaren 10. edizioa. Hezkuntza proiektu esperimental gisa abiatu zuten, eta hamar urte geroago, Euskal Herriko film laburren jaialdien zirkuituan urteroko zita garrantzitsu bilakatu da. Ikus-entzunezko ikasleen eta industrian diharduten profesionalen topagunea ere bada, eta…

Aurkezpena-MU-Zinea-Ganbara-01

Mondragon Unibertsitatean izan gara Zinea eta Ganbara aurkezten

Joan zen ostiralean EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako aurkezpenaren ostean, gaur, martxoak 13, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI), Aretxabaletako campusean, izan gara, Ikus-entzunezko Komunikazioko bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleei Zinea eta Ganbara proiektuak azaltzen….

EHU-Aurkezpena-01-Slide

Zinea eta Ganbara egitasmoak EHUn aurkeztu ditugu

Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa euskaraz ikasten ari diren 3. mailako ikasleek Zinea hedabidea eta Ganbara datu-basea ezagutzeko eta proiektuen inguruko zalantzak argitzeko tartea izan dute gaur, martxoak 10, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan egin…

Huhezinema-Sail-Ofiziala-Zinea

HUHEZINEMA jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko diren 10 lanak aurkeztu dituzte

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikasleek antolatzen duten HUHEZINEMA film laburren jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurtengoan, eta zifra borobilarekin jarraituz, hamar izango dira jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dituzten lanak ere. Parte-hartzea oso zabala izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta horregatik,…

Huhezinema-X-Zinea

X. HUHEZINEMA jaialdiko lehen lanak ezagutarazi dituzte

Sail Ofizial arrakastatsuaz gain, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen HUHEZINEMA jaialdiak baditu bestelako atalak ere, tartean, Basque Culinary saila eta MUko ikasleena. Bada, aurtengo edizioan bi kategoria horietan parte hartuko duten lanen zerrenda kaleratu dute. 00

huhezinema-2017-deialdia-zinea-eus-01

10. HUHEZINEMA jaialdirak laburrak aurkezteko epea zabalik!

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak urtero antolatzen duen HUHEZINEMA film laburren jaialdiaren 10. edizioa 2017ko martxoaren 28tik 31ra egingo dute, eta lanak aurkezteko epea zabalik dela jakinarazi dute antolatzaileek. Otsailaren 16a izango da azken eguna. +20

IMG_8062

‘Dantzariak’ izan da garaile 9. Huhezinema jaialdian

Iragan ostiralean egin zuten Huhezinema jaialdiaren 9. edizioko emanaldi nagusia eta sari banaketa ekitaldia. Orotara zortzi sari banatu zituzten, eta sail ofizialean Axier Salazarrek zuzendutako Dantzariak film laburra izan zen garaile nagusia, Vertigo saria zein ikusleen garaikurra eskuratu baitzituen. 00