Eusko Jaurlaritzak 400.000€ bideratuko ditu filmen eta telesailen garapenerako
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2023. urtean ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du. 400.000 euro erabiliko dira guztira, eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartekoa.