Estreinaldiak: Abenduak 30
Hell or High Water (Comanchería) Urrezko Globoetan drama generoko film onenaren eta gidoi onenaren (Taylor Sheridan, Sicario filmaren gidoigilea, baita ere) kategorietan hautagaia da David Mackenzieren Hell or High Water film independente estatubatuarra. Texas mendebaldean girotuta dago, eta banandutako gizon bat eta preso egondako haren anaiaren plana izango du ardatz; izan ere, etsi-etsian, plan arriskutsu bat prestatuko dute sendiaren etxaldea salbatzeko. Jeff Bridges aktoreak, halaber,