‘Milou en Mai’ filmak emango dio jarraipena Zinema eta Hiria zikloari

Louis Malle zinemagile frantziarrak zuzendutako Milou en Mai (1989) filma emango dute bihar, otsailak 23, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Zinema eta Hiria zikloaren baitako emanaldia da, hilabete bakoitzeko azken asteazkenean gauzatzen ari direna.