Meka, zineari dagokionez, Hollywood da, eta azken boladan handik datozkigun axaleko pelikulei muzin egitera dator Clint Eastwood-en azken pelikula. Hiru urteotan bi maisulan egin ditu. Bai 'Mystic River' eta bai orain hizpide duguna: giza arimaren korapiloak aztertzen saiatzen da, minaren arrazoibideak ikertzen, erruarenak, arrangurarenak, azken batean, barkamen-premiarenak. Gai eta istorio hauekin zine-ikusle heldua harrapatzen du, errazkeriekin asetzen ez dena, eta bihotz-buruak samurtasunez eta gogoetaz betetzen