Gerrak iraun bitartean (I)

Alejandro Amenabar, zuzendari ona izateaz gain, ausarta ere bada; oraingoan, nori-eta Unamunori heldu dio. Gibelak behar dira gero. Horri lotuta, lehenik, argi eta garbi utzi behar da film honek —bilbotarraren  itzala baldarki patrimonializatzen saiatu diren beste ikuskizun askok ez bezala (azkena hemen)— aintzat hartzen duela, hasieratik, Unamuno kontraesanaren txapelduna zela eta, ondorioz, trabeseko pael guztiek bezalaxe, nekez onartuko duela inork bere sorora ekartzea. Hala ere