Oscar sarien 97. edizioaren palmaresa eta kritikak
Sorpresa handirik ez da izan bart ospatu den sari-banaketa ekitaldian. Sean Bakerren Anora filma izan da nagusi, zinema independentea eta bazterreko narratibak Hollywoodeko erdigunean jarriz, pilatzen zituen sei hautagaitzetatik eta bost irabazita: film onena, zuzendari onena, emakumezko aktore onena, jatorrizko gidoi onena eta muntaketa onena. 13 hautagaitzarekin faborito nagusia Emilia Perez (Jacques Audiard) musikal frantziarra bazen ere, bi kategoriatan nagusitu da soilik -abesti onena eta taldeko emakumezko