Maria Elorza eta Mikele Landa saridun, 72. Zinemaldiaren industria palmaresean

Zinemaldiko lehen asteburuaren olatua pasata, astelehenarekin abiatu zituzten industria jarduerak: WIP Latam, WIP Europa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa. Zegozkien lan eta aurkezpenak eginda, ebatzi dute jada proiektu sarituen palmaresa.

By |2024-09-26T10:08:35+02:0026 iraila, 2024|

MAHAI-INGURUA | Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileak

Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileekin mahai-ingurua. Bilboren bihotzean kokatutako eta emakume zinemagileen sorleku den Etxe Betea proiektuaren baitan, Elkarrekin Sortzen lan-taldeko kideek mahai-ingurua eskainiko dute ekainaren 20an, BBK Aretoko Sasoiko espazioan. Beren esperientzietatik abiatuta, zinema bera, inprobisazioa eta filmak egiteko prozesua -filmazioaren aurretiko zereginak, bitartekoak eta ondorengoak- izango dituzte hizketagai. Itxaso Diaz (Cuatro Días opera prima) Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi (Beldurra film luzea) Itziar Lamarka (Ez da lurrik opera prima) Mikele Landa (Senda opera prima)

By |2024-06-14T11:00:27+02:0014 ekaina, 2024|

‘Biharamunean ura’, performancea eta ikus-entzunezkoa Tabakaleran

Jatorrizko Soinu Banda zikloaren saio berri bat egingo dute datorren apirilaren 20an, Biharamunean ura izeneko emanaldia ardatz. Gu gabe ere (Itziar Ugarte eta Mikele Landa) liburuaren eszena gaineko hedatzea eta zinema hedatuaren formatuari dagokion Uraren oldea (Peru Galbete) kontzertu bisuala uztartuko ditu hitzorduak.

By |2024-04-16T13:37:12+02:0016 apirila, 2024|
Go to Top