Coup 53
Zuzendaria: Taghi Amirani Urtea: 2019 Herrialdea: Erresuma Batua Has gaitezen hasieratik, amaieraren hasieratik. Kolpetik. Aurten Mallorcako Atlantida zinema jaialdian Coup 53 dokumentala estreinatu da. 1953an Erresuma Batuak eta AEBek Iranen prestatu zuten estatu kolpearen inguruko ikerketa, gaurkotasuna ulertzeko ezinbesteko giltzarria. Dokumental zirraragarria bezain mingarria. Berriki Afganistanen gertatutakoak zabaldutako galderen harira, ezin aproposagoa suertatuko zaio ikusleari Taghi Amirani zuzendari Iraniarrak eskainitako begirada. Baina has gaitezen hasieratik, amaieraren hasiera, egin