Lupak ezagutzera eman du erakustaldiaren egitaraua
http://vimeo.com/57930879 Lupa dokumentalen erakustaldiaren egitaraua zein izango den zehaztu dute. Dagoeneko kontsultagai dira parte hartuko duten lanen zerrenda eta pantailaratze egunak topaketaren webgunean. Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo eta Donostiako (Gipuzkoa) Banda bat elkarteek antolatzen dute erakustaldia, eta bi hiriotan erakutsiko dituzte hautatutako lanak.