Estreinaldiak: Urriak 21

Little Men Ira Sachs AEBtako zinegile independente arrakastatsuen taldeko kide bilakatu da azken urteetan osatu duen trilogiari esker. Little Men sorta horretako hirugarren filma da, eta Berlinen lehiatu ostean, Donostia Zinemaldian izan zen ikusgai. Bi mutiko dira filmeko protagonistak; New Yorkeko Brooklyn auzoko etxebizitza batean bizi dira biak, baten gurasoek bestearen amari beheko lokala alokatuko diotelako. Oso harreman ona izango dute, baina gurasoen arteko tira-birek eragin zuzena izango