Udako ostiraletan, zinema musikatua Tabakalerako terrazan
UD-HA egitarauaren baitan, zinema emanaldi bereziak egingo dituzte Tabakalerako terrazan uztail eta abuztuko ostiraletan. Kanpoko zinema inauguratu zuten iragan ostiralean, uztailak 8, eta abuztuaren 26ra bitarte, Azken oihua! zikloa eskainiko dute 22:00etatik aurrera izarren azpian.