Estreinaldiak: Irailak 23
Florence Foster Jenkins 64. Donostiako Zinemalditik zinema areto komertzialetara zuzenean. Aste honetan Perlak sailean izan da ikusgai Stephen Frearsen komedia britainiarra; Florence Foster Jenkins izeneko soprano izan nahi zuen emakume aberatsaren benetako istorioa kontatuko du lanak. Maryl Streep handiak interpretatu du protagonistaren papera, eta egia (abeslari txarra zela) ezkutatzen zion senarraren papera Hugh Grant aktoreak antzeztu du. Hori dela eta, Donostiara bisita egin du izarrak,