Michelangelo Antonioni: Komunikazio ezaren trilogia (IV) – ‘L’eclisse’

1962.urtean Michelangelo Antonioni zuzendari italiarra Florentzian zegoen eguzki eklipse bat filmatzeko intentzioarekin. Orduan, fenomeno naturala harrapatzea lortu zuenean, otu omen zitzaion izen bereko film bat egite, L’eclisse: “Bat-batean, isiltasun berezi eta ezberdin bat. Argi berezi eta ezberdin bat. Eta jarrian, iluntasuna. Hala, zera pentsatu nuen, eklipseak irauten duen bitartean sentimenduak ere eten egiten direla”.