Kontatutako zinea: Michel Gaztambide

Euskal Herriko gidoigile garrantzitsuenetarikoa den Michel Gaztambide izango da Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Kontatutako Zinea egitasmoaren hurrengo protagonista. Cerrar los ojos filmaren idazketa-prozesuaz arituko da larunbatean, hilaren 25ean, 19:00etatik aurrera.

By |2023-11-22T13:58:21+02:0022 azaroa, 2023|

Euskal Herriko 15 ekoizpen erakutsiko dituzte Nantesen

Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan 15 euskal ekoizpen erakutsiko dituzte martxoaren 8tik 20ra bitartean. Festibaleko sail ofizialetan lehiatuko diren lanez gain, Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Fenêtre Basque atalean Eukal Herrian ekoiztutako film luze eta labur onenak ezagutzeko aukera egongo da, tartean, Kimuak bildumako lanak edota Hondar ahoak telesaila.

By |2022-03-08T15:34:43+02:008 martxoa, 2022|

Donostia Kulturak datorren ikasturteko ikastaroak kaleratu ditu

Donostia Kulturak 2021-2022 ikasturterako ikastaroen eskaintza argitaratu berri du. 508 ikastaro izango dira orotara, eta ikus-entzunezko alorrari dagokionez, Intxaurrondo auzoko Larrotxene Kultur Etxean bederatzi egile ikastaro gauzatzeko aukera izango da, goi mailako euskal profesionalen eskutik. Izen-emate epea irailaren 6tik 26ra luzatuko da.

By |2021-08-27T13:53:10+02:0027 abuztua, 2021|

Azken eguna gidoigintza eta dokumentalgintza ikastaroetan izena emateko!

Donostia Kulturak, Larrotxene kultur etxearekin elkarlanean, antolatutako ikus-entzunezko ikastaroen 2020-2021 ikasturtea martxan den arren, Oskar Tejedor gidoilari eta zinemagile independenteak eskainitako Dokumentalen errealizazioa ikastaro trinkoan zein Michel Gaztambideren Gidoigintza aurreratua saioetan izena emateko epea zabalik da gaur, otsailak 22, arte. 

By |2021-02-22T13:49:04+02:0022 otsaila, 2021|
Go to Top