Kritika: “Cinéma”-rik gabeko Jean-Luc Godard
Zuzendaria: Michel Hazanavicius Urtea: 2017 Herrialdea: Frantzia Zinemari buruzko esku-liburu eta erreportaje guztietan bada izen bat zaletu orok gogoratzen duena. Kasualitatea izan edo ez, zinemaren historiaren erdi-erdian kokatzen da, eta honenbestez, ordura arte egindako guztia zahartuta utzi zuen. Harrotasunez, zinemaren konbentzio logiko, narratibo eta linguistiko guztiak haustea erabaki zuen, Hollywoodek inposatutako eredu klasikoaren prozedurak zalantzan jarriz. Jean-Luc Godard da gizon hori, mito bat, etorkizuneko zinegileentzat