Iparraldeari buruzko Chez Les Basques dokumental zikloa, azkenik etxean
Iruñean eta Bilbon izan ostean, Ipar Euskal Herrira iritsiko da bertako zenbait herritan atzerriko zinegileek grabatutako Chez Les Basques filmen zikloa. Punto de Vista Jaialdiak eta Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak sustatuta, 11 herritan egingo dira proiekzio eta solasaldiak, azaroaren 7tik 15era bitarte.