Aurkeztu dituzte WIP Latam topaketan arituko diren filmak

Lola Arias, Camila Beltrán, Iair Said, Maximiliano Schonfeld, Camilo Becerra eta Sofía Paloma Gómez, eta Juan Miguel Gelacio eta Esteban Hoyos zinemagileen sei filmak  aurkeztuko dira 71. Donostia Zinemaldiaren Industriako jardueren esparruan ospatuko den WIP Latam topaketan. Irailaren 25etik 27ra egingo dute hitzordua.