Mendi Tour Elgoibarrera helduko da azaroaren 9an
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Danobat Groupek eta Ongarri Zineklubak babestuta, iazko Bilbao Mendi Film Festival jaialdian saritutako lanak eskainiko dituzte Elgoibarren azaroaren 9an, osteguna. Bira bertara heltzen den lehen aldia izango da, eta besteak beste, herriko seme Eñaut Izagirreren Incognita Patagonia filma izango da ikusgai. Sarrerak 4 euroan eskura daitezke Lanbroa tabernan zein Pitxintxu opari-dendan.