Cannesko 77. Zinemaldia abian, greba eta #MeToo salaketa berrien mehatxuak lainotua
Quentin Dupieux zuzendari eta gidoilari frantziarraren Le Deuxieme Acte filmak irekiko du gaur Cannesko 77. Zinemaldia, guztira 22 film erakutsiko dituen lehiaketa ofizialetik kanpo. Jaialdia abusuen aurkako salaketa segida baten plaza izango ote denaren eta hainbat langile kolektibok -proiekzionistak, komunikazio arduradunak…- greba egingo ote dutenaren zurrumurruak indartsu zabaldu dira sektorean.