Dokumental Gaua egingo dute ostegunean Kanaldude telebistan

Euskal dokumentalgintzari eskainitako hitzordu berezia atondu du Kanaldude Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista partehartzaileak otsailaren 16an, ostegunean. Tipularen sehaska kanta (Lander Garro, 2021), Matrioskak, gerrako neskatilak  (Helena Bengoetxea, 2022) eta Sans nom sarea (Bira Produkzioak, 2019) izango dira ikusgai Dokumental Gaua deiturikoan.