‘LOS MIEMBROS DE LA FAMILIA’: Mundua zer ote?

Zuzendaria: Mateo Bendesky Urtea: 2019 Herrialdea:  Argentina   -Mundua zer ote?- Amak bere buruaz beste egin eta gero, kostaldera bidaiatuko dute Lucas (Tomas Wicz) eta Gilda (Laila Maltz) anai-arrebek, zendutakoaren azken nahiaren arabera, gorpuzkiak itsasora botatzeko. Amaz jaso izan duten bakarra, ordea, bere esku prostetikoa da, olatuei egindako eskaintza makabroa bihurtuko dena. Errituala burututa, baina, ezin izango dira etxera itzuli, bat-batean antolatutako autobus greba bat